skip to Main Content

Aoiz / Agoitz

Agramontarren eta beaumontarren artean bakea sinatzearen dantza

Agramontarren eta beaumontarren artean bakea sinatzea irudikatzen duen dantza.

1479an, ordura arte gerran zeuden agramontar eta beaumontarren fakzioek bakea sinatu zuten San Román baselizan (garai batean Genulaingo eremuan, Agoizko udalerrian, parrokia-eliza zena) orduan erreginaordea zen Magdalena andrearen aurrean. Agramontarren ordezkari zen Nafarroako Pedro jaunak eta beaumontarren ordezkari zen Luis de Beaumontek, Leríngo kondeak, haien ezpatak lurrean sartu zituzten bake-seinale gisa. Gure historiaren kapitulu hori Agoizko herribilduaren armarrian irudikatua dago: Magdalena andrearen koroa lurrean sartutako bi ezpaten gainean. Bakea pixka bat iragankorra izan zen, handik gutxira bi bandoak Nafarroako erreinuko lurra odoleztatzen hasi baitziren berriro, 1512an Gaztelako tropek, gatazka horrek sortu zuen ezegonkortasuna aprobetxatuz, Nafarroa konkistatu zuten arte. Baliteke bakeak asko ez iraun izana, baliteke erreinuarentzat zorionekoa zen historia bat markatu ez izana, baina ba al dago dantza batzuen bidez bakea irudikatzea baino ederragorik?

Hori da urtetik urtera, era masiboan, Agoitzen irudikatzen dena. Agramontarren eskuadroi ugarik herribilduan barna desfilatzen dute Nafarroa Beherea plazan beste hainbat beaumontarrekin topo egin eta, bertan, gerra hau eta ondoren etorri bakea sinatzea irudikatzeko hainbat ezpata-dantza eta zinta-dantzaren bidez, gaitaz eta txistuz lagunduta. Herri oso bat elkarrekin bere historia gogoratzen eta bakearen alde dantzatzen.
Tokia: Agoitz. Desfilea Merkatuaren plazatik. Emanaldia Nafarroa Beherea plazan.

DATA ETA ORDUTEGIA

Larunbata, irailaren 28 – desfileak 12:30ean. Emanaldia 13:00etan.

ANTOLATZAILEA

Agoizko Udala

LAGUNTZAILEA

Grupo de danzas de Aoiz / Agoizko dantzari taldea

Partekatu: