Auzolana + bisita gidatua + Paella jatea Irulegiko gazteluan eta baskoien herrian (Burdin Aroa)
Zaharberritu eta behar bezala seinaleztatu den Erdi Aroko gaztelua eskuz garbituko da. Harresiaren bigarren ildoaren zati bat kareorearekin sendotuko da. Era berean, baskoien herrixkako zundaketa arkeologiko baten indusketa ikusi ahal izango da Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik.
Boluntariotza 09:30ean hasiko da, gazteluan bertan. Jarduera parte hartu nahi duen ororentzat irekita egongo da, ez du adin mugarik izango. Mesedez, lanerako eskularruak eta kirola egiteko arropa eraman.
14:00etan parte-hartzaile guztiei landa-bazkari bat emango zaie: paella, postrea eta edaria. Bazkarian, Mattin Aiestaran arkeologoak eta Aitor Pescador mediebalistak azken ikerketak era arinean aurkeztuko dituzte. Azkenik, Mikel Legorburu musikariak ekitaldiaren amaiera alaituko du Erdi Aroko musika
DATUAK ETA ORDUTEGIAK
Larunbata, irailak 29
- 09:30 – Auzolanaren hasiera Irulegiko gazteluan
- 14:00 – Landa-bazkaria eta hitzaldiak
- 16:00 – Jardueraren amaiera
Oroitarazten da bisitara joan nahi duenak mendira joateko arropa egokia eraman behar duela (arropa eta oinetako egokiak, eta eguzkitako krema ere bai.
Gomendatzen da ibilgailua Ilundainen uztea. Hortik gaztelura ordu eta erdian joan daiteke oinez, lehenengo errepidetik Lakidain arte eta gero bideetatik Irulegiko gazteluraino. Seinaleztatuta dago. Eguraldi txarra egitekotan, bazkaria Gongorako Zarra jauregiaren barruan egingo da, Ilundainetik kilometro batera.
Inscripciones: 609 393 443 / idazkaritza@aranzadi.eus
ORGANIZA
Aranguren Ibarreko Udala