skip to Main Content

Azagra

Ontzia, gotorlekua eta ebroren ur-goraldiak

Azagrako herribildua eta Ebro banandu ezin diren bi errealitate dira. Ebrori esker herriko lurrak emankorrak dira, baina beti kezka-iturri izan da jasandako izugarrizko ur-goraldien beldur, nolabaiteko maiztasunarekin urak herriko kaleak eta etxebizitzak hartzen zituen eta. 1961etik aurrera, garai hartan Eraikuntzen Zerbitzu Militarra izena zuenak euste-horma eraiki zuenetik, Azagrako herriguneko uholdeak kontrolatu egin dira zorionez.

Herrian gehien bisitatzen den Ebro-ingurua Ontzia da. Izen hori du 1964 arte Nafarroako eta Errioxako ibaiertzeen artean garraio- eta komunikazio-baliabide gisa erabiltzen zen ontzi landugabearengatik. Inguru horretan bertan gotorlekua dago, babeserako eraikuntza, 1874ko udakoa, Peñako hondamendi ikaragarriaren pixka bat ondorengoa, eta karlisten tropen balizko erasoak ekiditeko altxatu zena. Ia mende eta erdi duen eraikuntza horrek hainbat funtzio izan dituen arren, gotorlekuak bere kanpoko itxura mantendu du funtsean eta gaur egun Azagrako ikur garrantzitsuenetako bat da.
Ebro eta bere goraldiak, Ontzia eta gotorlekua izango dira, bada, irailaren 28an, larunbatarekin, Azagrak Ondarearen Europako Jardunaldietan bigarren aldiz parte hartuko duen edizioan, han bertan, landan, jorratuko diren gai nagusiak.

Tokia: Azagrako Ontzia

DATA ETA ORDUTEGIA

  • Larunbata, irailaren 28 – 18:00.

ANTOLATZAILEA

Azagrako Udala

Partekatu: