skip to Main Content

Berbinzana (Berbintzana)

Jolas tradizionalak

Jolas tradizionalek hamarkadetan entretenitu gaituzte. Teknologia berriak iritsi aurretik funtsezkoak ziren; orain garrantzia galdu dute, baina haien balioek bere horretan diraute.

  1. Adingabekoei lankidetzaren balioa ezagutzea eta lagunarteko-harremanak estutzea ahalbidetzen die.
  2. Erronkak aurkezten dituzte eta adingabekoak ahalegintzera eta zailtasunak gainditzera bultzatzen dituzte.
  3. Arlo ezberdinetan erabilgarriak diren hainbat gaitasun eta trebetasun indartzen dituzte.
  4. Adingabekoei sozializatzen eta konfiantza areagotzen laguntzen diete.
  5. Bikainak dira adingabekoek aisialdian naturan goza dezaten lortzeko.
  6. Ikusmen espaziala eta oreka sustatzen dute eta psikomotrizitatea hobetzen dute.

Gure helduek adingabekoei jolas tradizional ezberdinak azaltzea nahi dugu, baita haietako hainbatetan aritzea ere adigabe guztiek goza dezaten adinekoen laguntzarekin.

Tokia: Las Eretas Museoa – Las Eretas plaza

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Ostirala, irailaren 27a – 11:00etatik 14:00etara.
  • Larunbata, irailaren 28a – 12:00etatik 14:00etara.

LAGUNTZAILEA

Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoa
Gurasoen Elkartea
Berbintzanako «Río Arga» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea
Adinekoen kluba

Topaketak gure helduekin

Berbintzanako ondare immateriala biltzearen harira, Berbintzanako herritarrek eta bisitariek gure helduen bizipenak, abestiak eta istorioak biltzen dituen bideoa ikusteko aukera izan dezaten nahi dugu. Gainera, omenaldi txiki bat egingo diegu.
Helduek Berbintzanako haurrekin zuzenean bil daitezen nahi dugu, harreman hori bi alderdientzat onuragarria baita. Jakintza eta eskarmentua transmititzen diete, baina, horrez gain, lankidetza estu honek onura handiak ekartzen dituela uste dugu:

  1. Oreka emozionala
Bizitzan zoritxarrari eta zailtasunei nola aurre egin ikasteko eredu gisa balio dezake.
  2. Beti positiboa den harremana
Haurrekin bizitza partekatzen dutenek haien balio eta jokabideetan eragin positiboa dute. Belaunaldien arteko harreman positiboak oso garrantzitsuak dira.
  3. Gozamena bermatuta
Helduek haien alde ludiko eta jostagarriena ateratzen dute haurrekin.
    Jarraitzeko eredu bat
  4. Bizi duten unean eta etorkizunean jarraitzeko eredu bat eskaintzen diete haurrei. Haien eskarmentuaren testigantza ematen dute.

Tokia: Auzo Etxea

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Larunbata, irailaren 28a – 12:00etatik 17:00etara.
  • Igandea, irailaren 29a – 12:00

ANTOLATZAILEA

Berbintzanako Udala

LAGUNTZAILEA

Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoa

Partekatu: