skip to Main Content

Elía (Elia)

Istorioak eta kondairak xuxurlatzen dituzten harriak

Elia izango da topagunea eta bertan ekingo zaio jaurerria kokatua dagoen Amokain gaina igotzeari. Bidean hainbat geldialdi egingo dira jaurerrian bizi izan zirenen senide diren Eliako herritar batzuek Amokaingo Santa Feliziaren kondairarekin lotutako mugarri garrantzitsuak kontatzeko. Jaurerrirako igoeran erakutsiko diren Akitaniako Feliziarekin lotutako tokien artean, Felizia ur bila joaten zen iturritik hurbil dagoen haritza nabarmentzen da.

Helmugara iritsi eta gero, jardueran parte hartu dutenek Akitaniako Feliziak jaurerriko zerbitzari gisa izan zuen bizitzari buruzko antzezpen batez gozatu ahal izango dute.

Antzezpenaren ondoren, eliatarrek haien senideek jaurerrian zuten bizimoduari buruzko pasadizoak eta istorioak kontatuko dituzte.

Amaitzeko, Eliara itzuliko da zizka-mizka bat hartzeko.

Jarduerak helburu bikoitza du. Batetik, ingurumen-balio handia duen ingurune natural batean kokatua dagoen kultura-ondare honen balioa nabarmentzea eta, bestetik, bertakoen eta bisitarien parte-hartzea izango duen jarduera bat sortzea.

Tokia: Amokaingo Jaurerria

DATA ETA ORDUTEGIA

  • Igandea, irailaren 29a – 10.00

ANTOLATZAILEA

Eliako kontzejua (Eguesibar)

LAGUNTZAILEAK

Eliatarrak
El Telón antzokia

Partekatu: