skip to Main Content

Erro, Valle de / Erroibar

Hilerriak: istorioak isiltasunean. nafar pirinioko landa-hilerriak: valle de erro/erroibar eta auritz/burguete.

Jarduera Valle de Erro/Erroibarreko 4 landa-hilerritara bisita gidatu bana egitean datza, hain zuzen, Aintzioa, Orondritz eta Aurizberri/Espinal eta Auritz/Burgete herrietan, haietako bakoitzaren berezitasunak zuzenean ikusteko. Bisitak hurrenkera horretan egingo dira eta batetik besterako garraioa bisitariak kudeatuko du. Hilerri bakoitzean gidak egongo dira, zeinak, oro har, herri bakoitzekoak izango diren eta hilerrien eta haien berezitasunak ezagutuko dituzten.

Jarduera aurtengo jardunaldien gaiarekin (“Ondarea eta artea”) bat datorrela uste dugu, izan ere, jarduera honen xede nagusia baita Valle de Erro/Erroibarreko eta Auritz/Burgeteko landa-hilerriak ezagutzera ematea, balio handiko ondarea direla aitortzea eta landa-munduko iraganeko eta orainaldiko hileta-kultura eta -artea ikusaraztea.

Aintzioa eta Orondritzeko kanposantuak izango dira lehenengo bisitatuko direnak. Oraindik elizaren aldamenean mantentzen dira; oso gauza tipikoa da hori Nafarroaren iparraldeko eta Behe Frantziaren herrietan. Haietan hilarriak ikus ditzakegu; Aintzioaren kasuan, hasieratik zeuden tokietan, eta Orondritzen kasuan, ex situ.

Bisitatuko den hurrengo hilerria Aurizberri/Espinalekoa izango da eta haren ingurumarietan hilarrien beste erakusketa bat dago, jatorrizko hilerrian egon zirenak. Kasu honetan, aurreko mendeko hogeita hamargarren hamarkadan eraikitako hilerri bat da, zeinak jatorriz diseinu ez-konfesinala zuen, baina gero aldatu egin zen. Herritik Auritz/Burgeterako irteeran kokatuta dago, elizatik urrun.
Amaitzeko, Auritz/Burgeteko hilerria bisitatuko da. Hori ere berria da eta bereziki definitzen dituen ezaugarriak ditu: hilobien berdintasuna eta hilarriak hobiaren marka gisa berreskuratzea. Hilerriak «Espainiako Hilerri Onena» saria jaso zuen 2014an, Adiós Cultural aldizkari espezializatuak antolatzen duen Hilerrien I. Lehiaketan.

Tokia: Aintzioa, Orondritz, Aurizberri/Espinal eta Auritz/Burgete.

DATA ETA ORDUEGIA

Larunbata, irailaren 28a – 10:00-13:30

ANTOLATZAILEA

Ayuntamiento del Valle de Erro/Erroibarreko Udala

LAGUNTZAILEA

ELUTSEDER elkartea
Auritzeko Udala
Aintzioako kontzejua; Orondritzeko kontzejua

Partekatu: