skip to Main Content

Roncal / Erronkari

Gayarreren atzetik. eskutitzarekin ausartzeak saria du

Galdera-lehiaketa honetan parte-hartzaileek Julián Gayarre Etxe-Museoan Bataglia erakusketa txikiaren eskutitz protagonista topatu beharko dute. Gutun hori Scala de Milán eskutitza da (originala erakusketako beira-arasan dago eta erreprodukzioa liburuxka edo txostenean). Halaber, 5 galdera erraz erantzun beharko dituzte eta haien parte-hartze orria bete eta etxe-museoan utzi. Lehiaketa amaitu eta gero, zozketa bat egingo da. Saritutako pertsonak honako sariak eskuratuko ditu: bi pertsonentzako egonaldi bat Erronkariko landa-etxe batean, Julián Gayarreri buruzko argitalpen biografiko bat eta inguruko produktu gastronomikoak.

Lehiaketa iraila osoan abian egongo da. Zozketa urriaren 6an egingo da, 12:00etan, Julián Gayarre Etxe-Museoan. Saritutako pertsonaren izena www.juliangayarre.com helbidean argitaratuko da eta Julián Gayarre fundazioa berarekin harremanetan jarriko da saria entregatzeko.

Tokia:  Julián Gayarre Etxe-Museoa.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Ostirala, irailaren 27a – 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.
  • Larunbata, irailaren 28a – 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.
  • Igandea, irailaren 29a – 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

ANTOLATZAILEAK

Erronkariko Udala
Julián Gayarre fundazioa.

LAGUNTZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Gondra Barandiarán fundazioa

Gayarreren atzetik: “la carta de la scala de milán: sensaciones de un triunfo” hitzaldia

Julián Gayarreri buruzko dibulgaziozko hitzaldia.
Aukera paregabea Julián Gayarreren figurara hurbiltzeko bere biografo aktualenetakoa den Óscar Salvochen eskutik.
Hitzaldiak ordubeteko iraupena du, gaztelaniaz da eta publiko zabalari zuzendua dago. Doakoa eta izen-ematerik gabea.

Tokia: Erronkaribarreko Batzorde Nagusia. Hitzaldien aretoa.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Larunbata, irailaren 28a –13:00.
  • Igandea, irailaren 29a –13:00.

ANTOLATZAILEAK

Erronkariko Udala
Julián Gayarre fundazioa

LAGUNTZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Gondra Barandiarán fundazioa

Gayarreren atzetik. Mausoleoko arratsaldeak

Bisita gidatuak Julián Gayarreren mausoleora. Mariano Benlliuren obra honetarako bisita Lucía Salvador irakasle eta zaharberritzaileak zuzenduko du.

Hilerriak toki oroitarazleak dira eta nor bere baitan biltzea eragiten dute. Toki liluragarri eta poetikoak, historia, natura eta hileta-artea nahasten dituztenak. Proposamen honekin Erronkarikoa sakonago ezagutu ahal izango da. Benetan ederra da Mariano Belliure eskultore valentziarrak egindako lana. Parisko Erakusketa Unibertsalean (1900) Eskulturaren Ohorezko Domina jaso zuen eta berriki Espainiako Hilerrien I. Lehiaketaren (2014) hileta-eskulturarik onenarena.

Bisita doakoa da, ordubeteko iraupena du, gaztelaniaz da eta publiko zabalari zuzendua dago. Larunbatean, 28an, bisita asi baino 30 minutu lehenago izena eman behar da Julián Gayarre Etxe-Museoan; igandean, 29an, Mausoleoan bertan.
Tokia: Erronkariko hilerria.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Larunbata, irailaren 28a – 18:00.
  • Igandea, irailaren 29a – 18:00.

ANTOLATZAILEAK

Erronkariko Udala
Julián Gayarre fundazioa

LAGUNTZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Gondra Barandiarán fundazioa

Gayarreren atzetik. bisita gidatuak “bataglia. la carta de la scala de milán” erakusketa txikira

Doako bisita gidatuak “Bataglia. La carta de la Scala de Milán” erakusketa txikira. Bisitak Julián Gayarre fundazioko Marta Zazuk gidatuko ditu.

1876ko urtarrilaren 19ko Scala de Milán eskutitza da proposamenaren haria. Gutuna Julián Gayarre eta Iruñeko Orfeoian bere irakaslea izan zen Conrado Garcíaren arteko harreman epistolarraren lekukoa da.

Balio handia duten hemezortzi pieza original agertzen dira guztira, haietako batzuk lehenengo aldiz. Pieza horien eta bi opari instituzionalen bidez, tenorearen bizitzari eta bere ibilbide artistikoan eskuratutako arrakastari buruzko alderdi garrantzitsuak azaltzen dira.

Bisitak 30 minutuko iraupena du, gaztelaniaz da eta publiko zabalari zuzendua dago. Aldez aurretik erakusketa iraunkorrerako sarrera erosi beharko da, zeina behin betiko erakusketa ikusi aurretik edo ondoren bisitatu ahal izango den, jendaurrera irekia dagoen ordutegian.
Tokia: Julián Gayarre Etxe-Museoa. Arana kalea, 38. 31415  Erronkari.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Ostirala, irailaren 27a – 17:00.
  • Larunbata, irailaren 28a – 17:00.
  • Igandea, irailaren 29a –17:00.

ANTOLATZAILEAK

Erronkariko Udala
Julián Gayarre fundazioa

LAGUNTZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Gondra Barandiarán fundazioa

Partekatu: