skip to Main Content

Yesa – Leyre (Esa – Leire)

Oroitzen duten harriak: leire, espazio musikala

Errando mendian zintzilik, Leireko San Salbatore monasterio ederra jasotzen da. Magiaz eta misterioz, kondairaz eta historiaz betetako toki bat, altxor paregabeak gordetzen dituena, besteak beste, XI. mendeko kripta, ganga gotikoa eta «Porta Speciosa», XII. mendeko arkupe erromaniko perfektua. Nafarroako Erreinu Zaharreko errege-erreginen panteoia den gune hau, egun Behe Mendialdeko ondare natural, historiko eta artistikoaren erreferente bat da. Monumentu-multzoan barnako bisita gidatu interesgarrietan ezagutzen den espazio kulturala. Toki dotorea, non fraideen otoitzek eta kantu gregoriarren espiritualitateak durundatzen duten, bertako organo ikusgarriaren akordeekin luzatzen dena “Leire, espazio musikala” programan.
Eta, egun hauetan, bisita gidatuez, liturgiez, gregoriarraz edo organo-errezitaldiez gozatzeaz gain, Leireko Lagun sentitzeko aukera duzu, beste ekitaldi batzuen artean, Ricardo Fernández Gracia irakasleak emango duen El patrimonio mueble del Monasterio de San Salvador de Leyre” hitzaldi magistralera joanez.

Tokia: Leireko San Salbatore monasterioa

DATAK ETA ORDUTEGIAK

Ostirala, irailaren 27a

  • 12:30 Doako bisita gidatua Leireko monasteriora (50 pertsona gehienez)
Topagunea: Bisitariak Artatzeko Zentroa
  • 18:45 Organo entzunaldia
  • 19:00 Bezperak (kantu gregoriarra)
  • 21:10 Konpletak (kantu gregoriarra) eta salbea

Larunbata, irailaren 28a

  • 16:00 Doako bisita gidatua Leireko monasteriora (50 pertsona gehienez)
Topagunea: Bisitariak Artatzeko Zentroa
  • 18:45 Organo entzunaldia
  • 19:00 Bezperak (kantu gregoriarra)
  • 21:10 Konpletak (kantu gregoriarra) eta salbea

Igandea, irailaren 29a

  • 11:20 Organo Petit Récital-a
  • 11:30 Komentuko meza
  • 12:45 “El patrimonio mueble del Monasterio de San Salvador de Leyre” hitzaldia, Ricardo Fernández Gracia irakaslearen eskutik, monasterioaren Areto Berdean
  • 18:45 Organo-entzunaldia
  • 19:00 Bezperak (kantu gregoriarra)
  • 21:10 Konpletak (kantu gregoriarra) eta salbea

ANTOLATZAILEA

Leireko San Salbatore Monasterioko PP Beneditarren Komunitatea

Durundatzen duten harriak: flamenko pop gaua esan

San Esteban eliza zaharra Erdi Aroko tenplua da, 1200. Urtearen ingurukoa. XVI. mendean hainbat konponketa egin zituzten bertan, besteak beste, ate eta ganga barrokoa, Aragoiko Done Jakue bidearen oinean dagoena. Mendizabalgo Desamortizazioaz geroztik, tenplu txiki honen barruan Nafarroako lehenengo errege-erreginen gorpuzkinak gordetzen ziren, 1915ean Leireko San Salbatore monasteriora itzuli zirenak. Bidaiari harrituko da barneko hormak apaintzen dituzten margolan gotikoen ugaritasun, berezitasun eta edertasunarekin, ez baitute parekorik haien generoan.
San Estebango atarian, iraileko ilargiaren argitan, Jimenez anai-arreben flamenko pop kontzertua egingo da. Kantuak eta kajoian, Lorena, eta, gitarran, Bruno. Zangozar gazte horiek proposamen musikal ezberdina eskainiko dute, kutsu flamenkoz, arraza-durundiz, emozioz eta sentimenduz kargatutako jatorrizko bertsioez betea.
Tokia: San Esteban eliza zaharra

DATA ETA ORDUTEGIA

  • Igandea, irailaren 27a – 20:00

ANTOLATZAILEA

Esako Udala

Partekatu: