skip to Main Content

Eslava (Eslaba)

Kontatzen duten harriak: santa criz herri erromatarra, altxor arkeologikoa

DATA ETA ORDUTEGIA

Larunbata, irailaren 28a

  • 10:00 – Harrera eta bisita Santa Criz hiri erromatarren aztarnategi arkeologikora.
Eslabako Santa Criz Nafarroan kontserbatzen den hiri erromatar ikaragarriena da eta, seguruenik, Penintsularen iparraldeko txundigarrienetako bat. Iruñetik 40 minutu ingurura kokatuta, Nafarroaren Erdialdearen mendebaldean, Behe Mendialdean, aztarnategiak foroa izan zenaren eta hiriaren nekropoliaren hondakinak kontserbatzen ditu. Aukera bikaina da baskoien hiri erromatarren eremu publikora hurbiltzeko.
  • 12:00 – Bisita dolare kooperatiboko Eslabako Santa Criz, Erromaren islak baskoien lurraldean erakusketara.
Aztarnategirako bisita osatzeko, behin behineko erakusketa paregabe bat bisitatuko da. Santa Criz hiri erromatarraren hondakinen artean topatutako 150 objektu baino gehiago dituena: zeramika, landutako piezak, apaingarriak eta hainbat tamainatako eskulturak, non togadun ospetsua nabarmentzen den.
  • 12:45 – Ibilaldia Ibilbide Megalitikoan barna.
    Topagunea: Behatokia (Tafallako errepidea)

Eskultore erromatarrak bailiran, hiribilduan eta Behe Mendialdean errotuen dauden tradizioak omentzeko, Amigos de Eslava elkarteak Megalitoko monumentuen ibilbide bat sortu du, Eslaban barnako ibilbideari amaiera bikaina ematen diena.

ANTOLATZAILEAK

Eslabako Udala
Amigos de Eslava elkartea
Nafarroako Unibertsitatea
Olcairum Estudios Arqueológicos

Partekatu: