skip to Main Content

Gallipienzo / Galipentzu

Liluratzen duten harriak: gallipienzo-galipentzu, erdi aroa

Bisita gidatua Kaparreta Erreserba Naturala ikusmenean duen villara.

Topagunea: herriko sarreran dagoen iturria, autobus-berinapearen parean. Oinetako erosoak eramatea ezinbestekoa da.

Bi biztanlegunetan banatua, goikoa, Galipentzu Zaharra deritzona, Erdi Aroko talaia bat da. Bertan, gaztelua zenaren hondakinak eta bi eliza daude, San Pedroeta San Salbador. Tenplu gotiko horrek haren burualdearen zimendu gisa Santa Margarita kripta erromanikoa hartzen du, Iberiar Penintsulako zazpi kripta erromanikoetako bat, Nafarroan dauden lauretako bat.

Arrokan trazatutako kaleak, ingurunearekin bat egiten duten etxeak, villa bat non ia arranoekin batera hegan egin daitekeen, historia txokoetan barna xuxurlatzen entzuten den, monumentuek zirrara eragiten duten, Behe Mendialde osoko paisaia ederrenetako bat koroatzen duen villa bat: Kaparreta. Apirilaren 19ko 6/1987 Foru Legeak aitortua, San Pedro mendizerraren inguruko mendietako bat da, Aragoi ibaiaren ezkerreko bazterretik oso hurbil.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Larunbata, irailaren 28a – 11:30

ANTOLATZAILEA

Ayuntamiento de Gallipienzo-Galipentzuko Udala

Txunditzen duten harriak: gallipienzo-galipentzu, begiradak

Karlos Sagüésen lan fotografikoaren erakusketa.
12 argazkiz osatutako sorta, zeintzuen bidez Galipentzuko hainbat txokotan barna ibiliko garen.
Tokia: Porgadora lokala (Behatokia kalea, zk.g.). Gallipiento-Galipentzu

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Larunbata, irailaren 28a – 10:00etatik 14:00etara.
  • Igandea, irailaren 29a – 10:00etatik 14:00etara.

ANTOLATZAILEA

Ayuntamiento de Gallipienzo-Galipentzuko Udala

Partekatu: