skip to Main Content

Lumbier (Irunberri)

Irunberriko buztingintza gogora ekarriz

Aurten, 2019. urtean, Irunberriko Udalak, Nafarroako Gobernuaren, Feder Europako Funtsaren eta Cederna-Garalur-en laguntzarekin eta Nafarroako Landa Garapenerako Plana 2014-2020-ren esparruan, herriko alde historikoan Buztingintzaren Plaza sortu du Irunberrin erromatarren garaitik XX. mendearen amaiera arte errotuta dagoen lanbide tradizional horren testigantza gisa.

Buztingintzaren plazak horma-irudi handi bat du fatxada batean, baita buztingile baten estatua bat eta interpretaziorako mahai bat ere. Horiek guztiek desagertu den artisautzako lanbide horri erreferentzia egiten diete.

Hori dela eta, aurten Irunberriko Udalak «Arte eta Aisialdia» goiburua duten Ondarearen Europako Jardunaldien karietara, buztingintzari eskainitako toki berri honekin lotutako jarduera bat gauzatu nahi du. Horretarako, lantegi bat egingo du non parte-hartzaileek buztinarekin eta buztingintzarekin kontaktua izango duten. Oratu ondoren, ontziak egingo dira txurroen teknika erabiliz eta gurpil zeramikoarekin praktikatzeko aukera egongo da.

Jardueraren xedea desagertua dagoen lanbide tradizional honen balioa azpimarratzea da. Horretarako, buztinaren kualitate plastikoekin saiakuntzak egingo dira da eta kaikuak, ontziak eta bestelako objektuak egiteko metodo tradizionalak ezagutuko dira.

Lantegia adin guztietako 15 eta 20 pertsona arteko talde batentzat pentsatua dago.

Lantegirako 2 mahai astoekin, zurezko taula indibidualak, urarentzako ontziak eta konketak, pintzelak, trapuak, belakiak, modelatzeko tresnak, gurpil zeramikoa, mantalak eta tenperatura baxuko buztin zuria.

DATA ETA ORDUTEGIA

  • Larunbata, irailaren 28a – 11.00etatik 13.00etara

ANTOLATZAILEA

Irunberriko Udala

Partekatu: