skip to Main Content

Liédena (Ledea)

Abesten duten harriak: ledeako VII. jai erromatarra

Elkhos abesbatzaren kontzertua, Carlos Gorrichok zuzendua.

Orain dela bi mila urte, erromatarrak Ebro ibaian gora joan eta Behe Mendialdera iritsi ziren. Hor haien sorterriko antzeko eguraldi eta lurzoruaz gain, haien bihotzak hunkitu zituen paisaia topatu zuten eta bertan geratzea erabaki zuten.

Erromatarrak gure artean egon zireneko lekuko berezi bat dugu. Irati ibaiak eta Jesusen zubi gogoangarriak mozten duten Irunberriko arroilaren atzean, Ledea villa ospetsuaren hondakinak daude, non jendea bizi izan zen Erromatar Inperioaren agintaritzapean bi garai ezberdinetan. Sute baten arrastoek susmarazten dute II. mendean ekintza bortitz batek ingurua suntsitu zuela eta ondoren berreraiki zela. IV. mendean, hain zuzen, gailurrean egon zen.

Haren peristiloaren edo patio nagusiaren inguruan berrogeita hamar logela eta areto baino gehiago antolatzen ziren: urmaela, errota, dolarea, termak, jauretxea eta zerbitzarien etxea… Egun espazio horiek hautematen dira eta denboran atzera egin eta Ledea erromatarrean nola ibiz zen irudikatzera gonbidatzen dute. Urtero Erromatar Jaian birsortzen diren espazioak: arima adoretzen duten kantuak Ledeako villan.

Tokia: Ledeako villa erromatarra (39. irteera, A21 Jakarako norabidea)

DATA ETA ORDUTEGIA

Larunbata, irailaren 28a – 18:00

ANTOLATZAILEA

Ledeako Udala

Partekatu: