skip to Main Content

Mendavia (Mendabia)

Bisita ‘el castillar’ herrixka protohistorikora

El Castillar herrixka izen berdina duen muinoan dago, Mendabian, herrigunetik 5,5 kilometrora. 70. hamarkadaz geroztik hainbat indusketa arkeologiko egin ziren bertan eta Brontze Aroaren amaieraren eta I. Burdin Aroaren arteko sekuentzia kultural interesgarria jakitera eman zuten. Aztarnategia abandonatua zegoela eta, 2017an esku-hartze kanpaina berri bat hasi zen herrixka zaharberritu eta berreskuratzeko.
Horregatik, Mendabiako Udalak bisita gidatu bat egitea proposatzen du. Bertan, herrixkari buruzko azalpenak emango dira eta 2019ko esku-hartze arkeologikoko kanpainan egindako aurkikuntzen berri emango da.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Larunbata, irailaren 28a – 11:30 eta 17:30
  • Igandea, irailaren 29a – 11:30

ANTOLATZAILEA

Mendabiako Udala

Partekatu: