skip to Main Content

Valtierra

BERTAKO ARTISTA BATEN ERAKUSKETA

Luis Garde bertako artistak Valtierrako kobazuloekin lotutako argazki-sorta bat agertuko du.
Tokia: Valtierra, Gazteluaren pasealekuko kobazuloak

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Larunbata, irailaren 28a – 17:00etatik 20:00etara
  • Igandea, irailaren 29a – 11:00etatik 13:30era

IKUS-ENTZUNEZKOEN BIDEZKO ERAKUSKETA

Kobazuloetan bizi izan ziren pertsonen erretratuak eta testigantzak. Erretratuen eta testigantzen bidez hango biztanleak izandakoak duin egitea da helburua, horretarako, kontrastearen bidez bisitariei zirrara eragitea bilatzen da.

Abiapuntu gisa erretratuen atzerabegirako erakusketa bat proposatzen da, elementu estatikoak entzunezko erregistroekin eta proiekzioekin konbinatuko dituena.

Proiekzioek kobazuloetan bizi ziren pertsonen eguneroko irudiak islatuko dituzte. Grabazioak era estrategikoan kokatuko diren errezel zurietan proiektatuko dira. Argiztatze bakarra proiekzioa izango da. Errezelek sakontasuna ematen diete irudiei eta giro magikoa sortzen dute argien, itzalen eta filtrazioen jolasa sortuz bertaratutakoei amets egitea eta imajinatzea eragiteko helburuarekin.

Proposamen honekin bisitariaren arreta harrapatu nahi dugu, kobazuloetako bizitza nolakoa zen irudika dezan bultzatuz, baina era hegakorrean. Eszenografia hori metafora gisa erabiliko dugu, mantendu beharreko kobazuloen hauskortasunarekin lotuz.
Tokia: Valtierra, Gazteluko pasealekuko kobazuloak

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Larunbata, irailaren 28a – 11:00
  • Igandea, irailaren 29a – 11:00

ANTOLATZAILEA

Valtierrako Udala

LAGUNTZAILEAK

Los Barrancos de Valtierra elkartea
Luis Garde, argazkilaria
Félix Zapatero ikastetxe publikoa

Partekatu: