skip to Main Content

Villafranca

Komentuko bizitza lehen eta orain

Villafrancako Aita Karmeldarrak herritik doazela eta, ikastetxearekin jarduera bat egitea pentsatu da. Ikastetxearekin irailaren 27an gauzatuko da eta publiko zabalarekin asteburuan. Komentuko instalazioak bisitatuko dira eta aita karmeldarrek komentuan bizitza nolakoa zen eta orain nolakoa den azalduko digute.

1722an karmeldarrak behin betiko kokatu ziren Villafrancan, eta 1894tik 1992ra ikastetxeak karmeldar izan nahi zuten nerabeak hartu zituen.

1960an ahizpa karmeldar misiolarien komunitate bat hartu zen. Sukaldeaz, jantzitegiaz eta sakristiaz arduratu ziren 1986 arte. Ia 80 urtez egon zen martxan, baina 1972ko ikasturtean Karmeldarren Ikastetxea itxi egin zen, batetik, Espainian irakaskuntza erreformatu zelako eta, bestetik, eta batez ere, izangai-kopurua murriztu zelako. 1985ean, ikastetxea berriro irekitzen saiatu zen, kasu horretan barnetegi gisa, eta barneko ikasleak maristengana edo Martzillako Marqués de Villena ikastetxera joatea zen asmoa. 1991-1992 ikasturtea izan zen ikastetxeak izangaiak izan zituen azken urtea, eta 1992an barnetegia behin betiko itxi zen.

Villafrancak urte asko daramatza karmeldarrekin batera bizitzen. Hortaz, gure ustez, herriarentzat interesgarria eta aberasgarria litzateke karmeldarrek herritik alde egin aurretik komentuan nola bizi ziren jakitea.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Ostirala, irailaren 27a – 18:00etatik 20:00etara
  • Larunbata, irailaren 28a – 18:00etatik 20:00etara
  • Igandea, irailaren 29a – 18:00etatik 20:00etara

ANTOLATZAILEA

Villafrancako Udala

LAGUNTZAILEA

Villafrancako Aita Karmeldarren komentua

Partekatu: