skip to Main Content

Javier / Xavier

Konkistatzen duten harriak: xabierko gaztelua

Lau bisita gidatu eta doan Xabierko gaztelura.
Ezinbestekoa da erreserba egitea 948884024 telefonoan edo castillodejavier@jesuitas.es helbidean.

Leireko mendilerroa atzean duela eta Aragoiko Erreinua zenarekin muga egiten duela altxatzen da Xabierko gaztelua. Hor jaio zen, XVI. mendearen hastapenetan, inoiz egon den santu unibertsalenetako bat, Frantzisko Xabierkoa. Baina Nafarroako gotorleku ederrenetako bat den honen historia askoz lehenago hasi zen. Babes-dorre gisa eraiki zen, etsai sarrazenoa zaintzeko talaia gisa, X. mendean, eta handitu egin zen, urteek aurrera egin ahala taxu erromanikoekin hedatuz. Haren hormek gordetzen dituzten altxorren artean, haien gaiaren berezitasunarengatik, Kristoren kaperako Heriotzaren Dantzaren margolan gotikoak nabarmentzen dira. Etorri haren sekretuak ezagutzera…

Tokia: Xabierko gaztelua.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Larunbata, irailaren 28a – 11:30 eta 16:30
  • Igandea, irailaren 29a – 11:30 eta 16:30

ANTOLATZAILEA

Xabierko Gaztelua Museoa

Partekatu: